Edit Content
Click on the Edit Content button to edit/add the content.

Iruñea bisitatu

Leku hauek gomendatzen dizkizuegu

Zer egin eta zer ikusi Iruñean

viejo

Alde zaharra

Gazteluko plazatik, udaletxetik eta inguruko kaleetatik ibiltzea gomendatzen dizuegu; Estafeta kale mitikoa, Sarasate pasealekua, Foruen monumentu garrantzitsua, Santa Maria la Real katedrala eta bere inguruak bisitatu eta Caballo Blancoren begiratokia ezagutu.

ciudadela

Harresiak eta Gotorlekua

Gotorlekua arkitektura militarraren adibidea da, eta munduko gotorleku pentagonal zaharrena dela diote. Historian zehar ia menderaezintzat jo izan da, behin bakarrik erasotua izan baita.

sanfermin

San Ferminetako Entzierroa

Zezenzalea izan ala ez, ziur gaude Estafetako kurba zer den edo neska-mutilek babesa eskatuz kantatzen dioten santuaren irudia non dagoen ezagutzeko jakin-mina sentituko duzula.

catedral

Santa Maria katedrala

Santiago Bideko lehen katedrala. Barruan Nafarroako errege garrantzitsuenaren hilobia dago, Karlos III.a. Arreta berezia jarri sakristia rokoko simetrikoari, baita katedralaren benetako harribitxiari ere, klaustro gotikoari.

cafe-iruna

Iruña Kafea

Iruñean argiztapen elektrikoa izan zuen lehen establezimendua izan zen eta 1888koa da. Iruñeko eta bisitari guztien arteko topagune honek ere, inspirazio gisa balio izan zion Ernest Hemingway Literaturako Pulitzer eta Nobel saridunari.

pintxos

Pintxoak jatera joan

Eta noski! Ezin zara irten pintxo on bat hartu gabe Iruñeko hainbat tabernatan. Bereziki gomendatzen dizkizuegu Gaucho tabernako foie pintxoa, eta Río tabernako arrautza (Césarren gogokoenak 🤤)